AIK taldearen Newsletterraren hirugarren zenbaki honetan hainbat berri eta gomendio ekartzen dizkizuegu. Azkenengo hilabeteetan, Animalia Etikari buruzko uda ikastaro bat antolatu izan dugu UIK fundazioarekin, eta dagoeneko, Geu ere Animalia II kongresuaren antolakuntzarekin hasi gara. Newsletter honetan, hainbat argitalpeni, aipatutako kongresuaren call for papersari eta zenbait jardunaldi interesgarriei (eta antiespezistei) buruzko informazioa ekartzen dizuegu.
Aurkibidea

Geu ere Animalia II (2026)
Berri on batekin hasiko gara oraingoan: Geu ere Animalia kongresuko 2. ediziorako antolakuntza martxan dago! 2026eko apirilaren 20etik 22ra izango da, EHUko Arabako campuseko Letren Fakultatean. Edizio honen izenburua “Geu ere animalia II: Gizakiaz bestekoen subjektibotasunari, agentziari eta zaurgarritasunari buruzko irudikapenak” da.
Proposamen deialdia azaroaren 23ra arte irekita egongo da. Proposamenak galdetegi honen bidez bidali beharko dira, 2025eko azaroaren 23a baino lehen. Onarpenei buruzko informazioa abenduaren 22an jasoko duzue.

Jardunaldiak, hitzaldiak eta gertaerak
Online hitzaldia: Betlem Pallardó Azorín (Universitat de València)

Noiz? Azaroak 30, 15.00-17.00
Non? https://uv-es.zoom.us/j/91318992166?pwd=rbqyWRbvaklg2Y7eaYpLa1nmUw7knb.1
Sartzeko pasahitza: 769270
Antropología de la vida animalek antolatutako jardunaldiak: “Escapando de la humanidad. Del hecho al dicho hay mucho bicho”

Azaroaren 1a
Egun osoko jardunaldia Errekaleorren
Azaroaren 1ean Errekaleorren (Gasteiz) elkartuko gara NOR Euskal Herria Antiespezistak antolatutako egun osoko jardunaldi batean, bazkaria barne. Informazio gehiago oso laster, NORren instagram kontuan.
Noviembre Antiespecista Madrilen
Noviembre Antiespezista komunitateak Instagram kontua sortu du, eta azaroaren 1ean bertan egingo dute manifestazio antiespezista, Madrilgo Callao plazatik abiatuta, 17:00etan.

Zer dator?
Bidaltzeko azken egunak!
Call for Papers: “Alianzas humanimales en la era del antropoceno”
Sergio Iván Rosas Romero eta Marta Extremera Monteagudo aldizkarirako (Murtziako Unibertsitatea) ale monografiko bat koordinatzen ari dira, gizakia-animalia aliantzei buruz gaztelaniazko literaturan.
Data garrantzitsuak:
Testuak jasotzeko azken eguna: 2025eko urriak 3
Aurreikusitako argitalpen data: 2026eko martxoa

Call for Papers: “Ética animal y largoplacismo”
El dosier de la Revista de Bioética y Derecho de la Universidad de Barcelona, a publicar en julio de 2026, está coordinado por el Dr. Mikel Torres Aldave, profesor del Departamento de Filosofía de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), con la colaboración del Dr. Óscar Horta Álvarez, profesor del Departamento de Filosofía de la Universidad de Santiago de Compostela (USC).


Dado que el ámbito de la Ética animal es ya muy amplio, el dosier se enfoca en la consideración de las perspectivas a futuro, tema que ha recibido una atención creciente en los últimos años en este campo. En concreto, lo hace en la intersección entre la consideración moral de los animales y el largoplacismo, la idea de que entre nuestras prioridades se debería incluir la de intentar tener un impacto positivo, y no negativo, no solamente en el futuro a corto plazo, sino también a largo plazo.
La revista aceptará trabajos originales escritos en español, catalán, euskera, francés, inglés, portugués o italiano, con una extensión máxima de 6000 palabras (excluyendo resúmenes, palabras clave, notas, bibliografía, financiamiento).
Fecha de cierre para el envío de colaboraciones: 20 de diciembre de 2025 (13h. hora Europa Central).
AIKren argitalpenak
“Fighting breeds and athletes: how lobby groups frame animal-based entertainment in Spain”
AIK taldeko Olatz Aranceta-Reboredo eta Leire Morrás Aranoa, Núria Almironekin batera, artikulu bat argitaratu berri dute Perspectivas de la Comunicación aldizkarian.
Ikerketa honetan bost lobby-ren diskurtsoak ikertu dituzte, eta emaitzek hainbat datu baliagarri ekartzen ditu komunikabideetan, politikan eta diskurtsoen ikerketetan dabiltzaten pertsonentzat, baita aktibistentzat ere. Hala nola:
- Animaliak deskribatzeko era oso espezifikoa da. Biologia “determinante” dela eta animaliak atletak direla adierazten dute; hau da, adibidez, zezenketetan parte hartearazten duten zezenek hor egon behar dutela (biologikoki horretarako sortu direlako) eta nahi dutela (atleta moduan). Honela, sufrimendua justifikatuta dago animalien nahi eta beharrak direla-eta.
- Honi buelta emateko beharrezkoa da animalien bizitzak zein konplexuak diren erakustea eta indibiduo bezala dituzten beste nahiak ondo komunikatzea, sufrimenduaz baino gehiago hitz eginez.
- Zientzia, animali eta naturaren kontserbazioa, tradizioa eta interes ekonomikoak nahasten dituzte animaliak entretenimendu moduan erabiltzea legitimatzeko. Gai hauek herramintak dira beraien interesak babesteko, eta greenwashing + humanewashing estrategiak agerian daude.
- Argudioak errepikatzen dira eta, animalien eskubideen aurrean, biktimizazio narratibak edota ekonomiaren pisua erabiltzen dituzte.
- Batzuetan identitate nazionalari lotuta, bestetan askatasunari lotuta; lobbyak kultura defendatzen dutela diote
- Polarizazioa bultzatzen dute
Laburbilduz: animaliekiko enpatiaren zabalerak industriaren interes ekonomikoak kaltetu ez ditzaten, lobbyek kezkak haiei mesede egiten dieten gaietara zuzentzen dituzte. Aldi berean, haien praktikak etiko eta erresponsable moduan aurkezten dituzte.
*Hurrengo newsletterrean zure argitalpena ikusi nahi baduzu, idatzi aik.koordinazioa@gmail.com helbidera
AIKren jarduera
“Animalia etika gizartean” Uda Ikastaroa
2025eko ekainaren 30etik uztailaren 1era, “Animalia etika gizartean” Uda Ikastaroa izan genuen, UIK fundazioarekin batera antolatutakoa. Donostiako Miramar jauregian elkartu ginen hainbat irakasle, ikerlari eta aktibisten hitzaldi eta panelak entzuteko eta elkarrekin hitz egiteko. Besteak beste, zinema dokumentala, filosofiaren historia, hezkuntza sistema, posthumanismoa eta komunikabideen diskurtsoak izan ziren hausnargai, beti ere Animalia Ikasketa Kritikoak abiapuntutzat hartuz.
Hitzaldia: “Engrasando la cizalla: Reflexiones antiespecistas desde la gordura”, Laura Fernández eta Gabriela Parada Martínez

YouTube
Ezagutzen al duzue gure YouTube kontua? Geu ere animalia Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko lehen kongresuko bideoak igotzen ari gara.

Ez ahaztu harpidetzea eta jakinarazpenak aktibatzea edukiaren berri izateko!
Besteak beste, jardunaldiaren bideo laburpena aurki dezakezue:
Igo ditugun azken bideoen artean dugu Laura Fernández key notearen hitzaldia:
2024ko kongresuko gainontzeko bideoak ikusteko, jo gure Youtube kanalera:
Gomendioak
Liburuak

Crímenes animales
Idazlea: Mary Roach
Editoriala: Capitan Swing
Generoa: Saiakera
Sinopsia
Zer egin behar da etxera sartzen den hartz batekin, trafikoa oztopatzen duen zaldi-bereko batekin edo ausarta den makako batekin? Barre eta ikerketa zorrotzarekin, Mary Roach gizakien eta basoko animaliak dituzten gatazken zientzia harrigarrian murgiltzen da. Himalaiako leopardoen, hartzen arduratzen diren kudeatzaileen eta laserrezko belarrien artean, liburuak erakusten du fauna “arrazoizko”az hitz egiten dugunean, gizakiak bai arazoa bai irtenbidea garela. Irakurketa liluragarria, dibertigarria eta sakon gizakiaren inguruko elkarreragineko bizikidetza errentagarri baten aukeraz.

Bajo los árboles, donde nadie te ve
Idazlea: Patrick Horvath
Argitaletxea: Astiberri
Generoa: Eleberri grafikoa
Sinopsia
Woodbrook ametsezko herriko Samantha Strong, hartz arre maitagarri, herritar eredugarri eta serieko hiltzaileak arau bakarra du: “Ez hil zure bizilagunak”. Azken finean, biktima mordoa dago basoaz bestaldeko hirian, eta Sam bezain gogotsu aritu zarenean bizimodu abegitsua eta negozio oparoa lortzen, bizilagun aberats atseginez eta zedroen eta sagar-tarten usainaz inguratua, bakea aztoratzea da interesatzen zaizun azken gauza. Beraz, Woodbrookeko biztanle bat bortizki hiltzen dutenean, Samek ahal duen guztia egin behar du bere aurkaria aurkitzeko, biktimen kopurua handitu eta Patterson sheriffa behar ez duenari zaunka (literalki) egiten hasi aurretik.
Hurrengo newsletterrera arte!
