Animalia basatiei laguntzen: dokumentala eta txostenak

Ética animalek, EHUrekin eta AIK taldearekin batera, "Animalia basatiei laguntzen" proiektuaren aurkezpen bana egingo ditu, Donostiako eta Leioako EHUko campusetan, hilaren 14an eta 21ean, hurrenez hurren.

Animalia gehienak naturan bizi dira eta horietako askok gosea, gaixotasunak, muturreko tenperaturak eta hondamendi naturalak pairatzen dituzte. Gero eta pertsona, erakunde eta administrazio gehiago ari dira animalia horiei laguntzeko lanean, baina modu eraginkor eta arduratsuan egiteko, ezagutza sendoak eta tresna praktikoak behar dira.

Helburu horrekin, Ética Animal eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikerketa-proiektu hau garatu dute: Ikerketa diziplinartekoa, animalia basatien ezagutzan eta babesean multimedia-baliabideak eta tresna teknologiak txertatuz. Poriektuaren helburua ebidentzia zientifikoa, jardunbide egokiak eta gomendioak biltzea da, animalia basatien babesa eta ongizatea sustatzeko. Garatutako material guztiak komunitate akademikoari, administrazio publikoei, hiri-kudeatzaileei eta gizarte erakundeei zuzenduta daude.

Proiektuaren aurkezpenak
Aurkezpenak honako egun eta leku hauetan egingo dira:

  • Urriaren 14an, azteazkena: Donostian (EHU) eta Santiago de Compostelan (USC)
  • Urriaren 21ean, asteazkena: Leioan (EHU)

Bi saioak 16:00etan hasiko dira (Espainiako penintsulako ordua) eta online parte hartzeko aukera ere egongo da.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan.

Zer egingo da?
Saioa La otra cara de la naturaleza documental berriaren proiekzioarekin hasiko da. Dokumentalak naturan bizi diren animaliek dituzten zailtasunak eta haiei laguntzeko dauden aukerak erakusten ditu.

Ondoren, proiektuaren baitan landutako txotenak eta gida praktikoa aurkeztuko dira. Material horiek proposamenak biltzen dituzte animalia basatien populazioak hiri-inguruneetan kudeatzeko eta klima-larrialdien aurrean haien ongizatea babesteko.

Saioa amaitzeko, aurrez aurreko zein online parte-hartzaileentzako solasaldi irekia egingo da.

Antolaketa eta lankidetza
Proiektua Ética Animal eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) garatu dute. Aurkezpenek Santiago de Compostelako Unibertsitatearen (USC) eta Animalia Ikasketa Kritikoak-en (AIK) laguntza dute.