Ane B. Ruiz-Lejarcegui

AIK taldeko kidea eta sortzaileetako bat

Ane B. Ruiz-Lejarcegui doktoregaia eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak doktoretza programan, baita REWEST: Research in Western American Literature and Culture (IT-1565-22) ikerketa taldeko kide ere. 2023tik, AEBko zientzia fikzio garaikidean dauden identitate posthumanoei buruzko tesia egiten ari da, Eusko Jaurlaritzaren lau urteko doktoretza-aurreko laguntzaren babesean. Bere ikerketa-interesak posthumanismo kritikoa, transhumanismoa, animalia esperimentazioa, literatur ikasketa kognitiboak eta diskurtso analisi kritikoak hartzen ditu barne.