
ANIMALIA
IKASKETA
KRITIKOAK
Animalia Ikasketa Kritikoak (AIK) ikasketa eta ikerketa talde bat da. Gure helburua gizarte, komunikabide, mundu akademiko eta iritzi publikoan ikuspegi ez-antropozentristak lantzea eta zabaltzea da.
Gizakiok gainontzeko animaliekin ditugun harremanak aztertzen ditugu, batez ere, gizakiz besteko animalien zapalkuntza zilegitzen dutenak. Halaber, justizia soziala eta ingurugirokoa aldarrikatzen ditugu.
Funtsean, taldeak hiru faktore uztartzen ditu: ikerketa akademikoa, konpromiso politikoa eta aktibismoa.
2024an UPV/EHUko AIKri buruzko lehen kongresua antolatu genuen: “Geu ere animalia – construyendo un futuro antiespecista”. Kongresu horren arrakastaren ondorioz, hurrengo kongresua antolatzeko lanean ari gara, AIK alorrean lanean jarraitzeko.

Azken albisteak
Animalia basatiei laguntzen: dokumentala eta txostenak

Ética animalek, EHUrekin eta AIK taldearekin batera, “Animalia basatiei laguntzen” proiektuaren aurkezpen bana egingo ditu, Donostiako eta Leioako EHUko campusetan, hilaren 14an eta 21ean, hurrenez hurren.
Geu ere animalia II. kongresua laster

Lau eguneko egitaraua izango du Geu ere animalia II: Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko kongresuaren bigarren edizioak. Gaia, berriz, honakoa izango da: Gizakiaz bestekoen subjektibotasunari, agentziari eta zaurgarritasunari buruzko irudikapenak.
[Pikara] Antiespezismoaren eta beste borroka batzuen arteko bidegurutzeak

[Pikarako artikulua, Olaia L. Garaialdek AIKren UIK-ko ikastaroko baliabideekin egindako errepotajearekin eta Ziortza Larreategi Gomezen irudiarekin] Palestinaren kontrako genozidioak, krisi klimatikoak, lodifobiak eta kapazitismoak espezismoarekin izan dezaketen harremanaren inguruko zenbait gako ikertzaile eta aktibisten eskutik.
Geu ere animalia: Construyendo un futuro antiespecista
Horixe izan da Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko I. kongresua, 2024ko martxoan antolatutakoa. AIK alorra alderdi askotatik jorratu genuen: literatura, hedabideak eta diskurtsoa, intersekzionalitatea, zuzenbidea, zinema, historia, eta abar.
