Irene Barañano-Diaz

AIK taldeko kidea eta sortzaileetako bat

Irene Barañano-Diaz (she/her), UPV/EHUko Gizarte Komunikazio programako doktoregaia da. Unibertsitate horretan Itzulpengintza eta Kazetaritza ikasketak eta Multimedia Komunikazio masterra egin ostean, Animalia eta Hedabide Ikasketa Kritikoen (Critical Animal & Media Studies) ikerketa eremuan aritzen da. Funtsean, hedabideek animalien askapenerako mugimendua zelan irudikatu duten ikertzen du, hedabideen analisiaren eta ahozko historiaren bitartez. Ildo horretatik, Experiencia Moderna (UPV/EHU) ikerketa-taldeko kidea ere bada. Horrez gain, Animalistak eta Piztiak kolektibo antiespezistetako talde antolatzaileetako kide da.