✉️ Newsletter – 2025eko bigarren lauhilekoa

✉️ Newsletter – 2025eko bigarren lauhilekoa

AIK taldearen Newsletterraren bigarren zenbaki honetan hainbat berri eta gomendio ekartzen dizkizuegu. Azkenengo hilabeteetan gauza ugaritan parte hartu dugu, hala nola Bilboko Azoka Beganoa eta, Itsaso Jauregiren eskutik, bi elkarrizketa desberdinetan Berrian. Horrez gain, maiatzean zehar zure mikroipuin antiespezista bidaltzera gonbidatzen zaitugu, eta uda hasieran UIK ikastarora etortzera!AIK taldearen Newsletterraren bigarren zenbaki honetan hainbat berri eta gomendio ekartzen dizkizuegu. Azkenengo hilabeteetan gauza ugaritan parte hartu dugu, hala nola Bilboko Azoka Beganoa eta, Itsaso Jauregiren eskutik, bi elkarrizketa desberdinetan Berrian. Horrez gain, maiatzean zehar zure mikroipuin antiespezista bidaltzera gonbidatzen zaitugu, eta uda hasieran UIK ikastarora etortzera!

Aurkibidea

Newsletterraren funtzionamendua

Gure helburuak informazioa ematea eta sareen sorkuntza eta mantentze-lanak erraztea dira. Badaude, Europa eta nazioarte mailan, espezifikoagoak diren Animalien Ikasketa Kritikoei buruzko zenbait Newsletter; beraz, guk egingo dugun ekarpena tokiko mailan pentsatuta dago, bai eskualde mailan, bai estatu eta gaztelaniaz hitz egiten duten herrialde mailan. Parte hartu nahi baduzu, eskertuko genizuke honelako informazioa helbide honetara bidaltzea (“NEWSLETTER” gaiarekin):

  • Call for Papers eta Call for Abstracts-ak, Animalia Ikasketei edo Animalia Ikasketa Kritikoei langunkoiak diren kongresuenak
  • Call for Proposals-ak, Animalia Ikasketei edo Animalia Ikasketa Kritikoei buruzko/langunkoiak diren monografiko, liburuki eta bildumenak
  • Kongresuetan gai zehatzei buruzko panelak sortzeko proposamenak (eta, hala, onartzeko aukera handituz).

Sare-sorkuntza 

Guztion jardueren eta partaidetzen berri izan dezagun, egiten ari zaretenari buruzko informazioa bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Auto-sustapeneko spam pixka bat egiteko atea zabaltzen dugu, nolabait esateko, lorpenak ospatzeko, gure artean irakurtzeko eta komunitatea sortzen joateko:

  • Hitzaldiak eta hitzaldietako partaidetzak (online eskuragarri)
  • Tailerrak eta formakuntzak (online eskuragarri)
  • Argitalpenak (sarbide irekikoak)
  • Mintegi itxien proposamenak, testuen peer-review-a jasotzeko (aldizkari edo argitaletxeetara bidali aurretik)

Horrela, gurekin harremanetan egotea espero dugu, gai interesgarriei buruzko informazioa jasotzea eta akademia barruan eta kanpoan ematen ditugun pausoetan laguntzea.

Mikroipuin lehiaketa

Literatura zalea bazara, adi: maiatzaren 31ra arte irekita egongo da gure Mikroipuin Antiespezisten Lehiaketan parte hartzeko epea. Idaztea gustoko duzuenei aukera bikaina eskaintzen dizuegu zuen sormen literarioa proban jartzeko. Xedea espezismoaren eta animalien zapalkuntzaren inguruko hausnarketaz jaiotako sorkuntza literarioa bultzatzea da, gehienez 2000 karaktereko testuetan.

Bost saritu egongo dira, eta lehenengoak EHUko Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera antolatu dugun “Animalia etika eta gizartea: Ikasgeletan bidegurutze teorikoak eta aplikazio praktikoak hausnartzen” ikastarora etortzeko matrikula lortuko du, 87 euroko balioa duena, El Salto-ren Hordago bekari esker. Bigarren saria NOR kolektiboak eskainitako pack antiespezista izango da, eta hirugarren, laugarren eta bostgarrenek liburu sorta bana jasoko dute. Sari guztiak aipatutako uda ikastaroko sari-banaketa ekitaldian emango dira.

UIK ikastaroa:
“Animalia Etika gizartean: Ikasgeletan bidegurutze teorikoei eta aplikazio praktikoei buruz hausnartzen”

Uda honetan animalia etikari buruz egiteko jardueren bila zabiltza? Euskal Herriko (eta kanpoko) animalien aldeko akademikoak eta aktibistak ezagutu nahi dituzu? Horrela bada, UIKrekin (EHUko Uda Ikastaroen fundazioa) elkarlanean antolatu dugun uda ikastaroa interesatzen zaizu.

Izenburua “Animalia etika gizartean: ikasgeletan bidegurutze teorikoei eta aplikazio praktikoei buruz hausnartzen” da. Bertan hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak izango ditugu, hainbat alorretako adituen eta esperientzia duten aktibisten eskutik. Besteak beste, hauek dira landuko diren gaiak: animalien eskubideak eta zuzenbidea, animaliei buruzko literatura, postantropozentrismoa, animalien irudikapena ikusentzunezkoetan eta komunikabideetan…

💥Zure laguntza behar dugu ikastaro hau aurrera ateratzeko. Oso garrantzitsua da jendeak bere berri izatea, matrikula kopuru minimoa lortzeko. Mesedez, zabaldu sare sozialetan, korreoz… zure lagun, lankide eta ezagunekin!💥

Zer dator?


📅 Ekainak 17, 18 eta 19

📍Campus Poblenou, Bartzelona

🍲Bazkaria eta kafeak barne erregistroaren ordainketarekin

COMPASS konferentzia

·Kritikoki aztertu nahi duzu zein botere estruktura dauden beste animaliekin ditugun harremanen atzean?

·Nola desberdindu dezakegu aurrerapen etikoa humane-washing praktiketatik?

UPF-Centre for Animal Ethics-ek gogoeta egitera, lankidetzan aritzera eta izaki guztientzako etorkizun bidezkoagoa sortzera gonbidatzen gaitu, arreta berezia jarriz benetako aurrerapen eraldatzailea oztopatzen duten estrategia ugariak identifikatu eta gainditzeari.


Argitalpenak

Akademiatik kanpo

Itsaso Jauregik AIK-ko hiru kide elkarrizketatu ditu azkenengo asteetan: Olatz Aranceta-Reboredo Colossal Biosciences enpresak “sortutako” otsoei buruz (Apirilaren 25a), eta Ane B. Ruiz-Lejarcegui eta Irati Fernández (Maiatzak 1a) literatura animalistari buruz.

“Otsoen modifikazio genetikoaz hizketan hasita, Aranzetak azaldu du animaliekin egiten dena ez dela haien onurarako. «Promozioan erabilitako estrategian argi utzi dute dirua lortzeko egin dutela, jendeari teknologia erakargarriagoa gerta dakion, eta enpresaren proiekturako kapital gehiago erakartzeko». (…) Ikerlariaren arabera, existitzen ez den otso baten kopia txalotu egiten da, eta gaur egungo otsoei, berriz, babesa kentzen ari zaizkie. Otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Espezie Basatien Zerrendatik (Lespre) ateratzea onetsi dute aurten, eta Hego Euskal Herrian legezkoa izango da otsoa ehizatzea,kontrol neurri gisa. «Hiru kume horietara bideratzen ari dira atentzioa, eta orain beste arazo larri bat dago: otsoen ehizaren itzulera».”

Literaturan gizakiz besteko animaliak irudikatzeko modua zalantzan jarri nahi dute Ane Belen Ruiz Lejarzegi (Gernika, Bizkaia, 1998) eta Irati Jimenez Perez (Barakaldo, Bizkaia, 1994) Animalia Ikasketa Kritikoak taldeko ikerlariek. Beste hiru kiderekin batera taldea sortu zutenetik, gizakiz besteko animalien inguruan hitz egiteko erabiltzen diren metodoak aztertu dituzte; horren emaitza izan zen 2024an EHUn egin zuten Geu ere animalia kongresua. Irakurketa kritikoa sustatzeko asmoz, larunbateko BAB azoka beganoan parte hartu zuten, Bilbon: Nola idazten dugu animaliei buruz? Espezismoa, zapalkuntzak eta erresistentziak literaturan hitzaldia antolatu zuten.

Akademiaren barnean

Gaur Olatz Aranceta Reboredo eta Jose A. Morenok argitaratutako artikulu bat aurkezten dizuegu: “Coaliciones discursivas y animales para entretenimiento: el debate de la “ley de bienestar animal” en la prensa española”. Revista de la Asociación Española de Investigación en Comunicación, 12(23).

DOI: https://doi.org/10.24137/raeic.12.23.14


Laburpena:
Este estudio se centra en la cobertura mediática de la Ley 7/2023 y la reforma del Código Penal en materia de maltrato y abandono de animales. El objetivo principal es la identificación de actores y discursos que han quedado reflejados en la agenda mediática, en concreto sobre los animales usados con fines de entretenimiento. Se han examinado textos de diez periódicos españoles desde antes de la presentación del anteproyecto (1 de octubre de 2021) hasta el mes de su aprobación (3 de marzo de 2023) mediante una metodología de análisis de redes discursivas. El análisis identifica dos coaliciones discursivas: una a favor y otra en contra de una propuesta legislativa más estricta en materia de protección animal. Los resultados revelan que aparecen más actores en la coalición contraria. Los argumentos más introducidos en el debate giran en torno a la inclusión de perros utilizados para la caza en la ley; el uso de animales para entretenimiento en competiciones, espectáculos y otros formatos; la necesidad de que la ley sea aprobada, la crítica al lobby animalista y la crítica al de la caza. Las coaliciones identificadas compiten por institucionalizar su discurso y ejercer influencia sobre los partidos políticos y la opinión pública.

*Hurrengo newsletterrean zure argitalpena ikusi nahi baduzu, idatzi aik.koordinazioa@gmail.com helbidera

AIKren jarduera

BAB – Bilboko Azoka Beganoa

Animalia Ikasketa Kritikoetako kideok literatura animalistari buruzko hitzaldi bat eskaini genuen Animalistak kolektiboak antolatutako BABaren, Bilboko Azoka Beganoaren 4. edizioan, apirilaren 26an, Karmelan (Bilbo).

Hitzaldiaren izenburua eta gaia honako hau izan zen: “Nola idazten dugu animaliei buruz? Espezismoa, zapalkuntzak eta erresistentziak literaturan”. Bertan, literaturan adituak diren Irati Jimenezek eta Ane Belen Ruiz-Lejarceguik literatura antiespezismotik sortzen al dugun hausnartu zuten dute UPF-Centre for Animal Ethics zentroko kidea den Olatz Aranceta-Reboredok gidatuta.

AIK taldea BABean hitzaldia eskaintzen. 📷 ANIMALISTAK FLICKR

VARC – Vegan and Animal Rights Conference 2025

Aurtengo VARC kongresuan izan gara, Vegan and Animal Rights Conferencean, Manchesterren, martxoaren 28tik 30era bitartean.

Nazioarteko giroan, beste hainbat elkarte eta aktibista indibidualekin saretu eta Animalia Ikasketa Kritikoak proiektua aurkeztu genuen.

AIK taldearen eskuorria VARCera joan ziren beste hainbat taldekoenekin batera, 2025eko VARCean.

YouTube

Ezagutzen al duzue gure YouTube kontua? Animalia Ikasketa Kritikoen lehen kongresua, Geu ere animalia, amaitu zenetik, hainbat aurkezpenen edukia kalitate hobean eta azpitituluekin igotzen aritu gara.

Mikel Urdangarin Irastorza (UPV/EHU)

2024ko kongresuko gainontzeko bideoak ikusteko, jo gure Youtube kanalera:

Gomendioak

Liburuak

Simios melancólicos y perros sin hogar: Humanos y otros animales en la imaginación literaria moderna

Idazlea: Laura Brown
Itzultzailea: Lorenzo Luengo
Editoriala: Ediciones Siruela
Argitaratze-urtea: 2025

Sinopsia
XVIII. mendeko Ingalaterran, gizakien eta animalien arteko harremana betiko aldatu zen tximino handien aurkikuntzarekin eta burgesiaren artean maskoten ezagutaraztearekin. Eraldaketa honek testuinguru kultural eta intelektual berri bat sortu zuen. Honek planetako gainerako izakien ulermen hobea bultzatu etaliteratura modernoan haien ordezkaritza sustatu zuen.

Laura Brownek txakurrek kontatutako edo protagonista dituzten fikzio aipagarrienetako batzuk aztertzen ditu, tximinoen pertzepzioan ere sakonduz. Lilura eragiten zuten primateak bortxatzailetzat etiketatzen ziren eta, aldi berean, sentikortasun delikatuenak egozten zitzaizkien bitartean, hala nola apaltasuna eta justizia.

Saiakera honek, beraz, intimitateari, aniztasunari eta desberdintasunari buruzko ikuspegi berritzailea proposatzen du, literatura-lanek animaliak nola erabili dituzten eguneroko esperientziara hainbat gai filosofiko eta metafisiko ekartzeko argigarria den begirada bat.


Feminism in the Wild: How Human Biases Shape Our Understanding of Animal Behavior

Nola kultura nagusiak —sexismotik, homofobiatik, arrazismoa, kapitalismoa, gaitasun-diskriminazioa— mugatu duen animalien portaeraren zientzia, eta nola askatu gaitezkeen ikuspegi mugatu horietatik.

Idazleak: Ambika Kamath y Melina Packer

Editoriala: The MIT Press

Argitaratze-urtea: 2025

Sinopsia
Feminism in the Wild liburuan, Ambika Kamathek eta Melina Packerrek agerian uzten dute animalien portaera aztertzen duten zientzialariek nola proiektatu dituzten giza arauak eta balioak animaliengan, horiek ulertzeko ahaleginean. Ikerketa zientifikoek animaliengan arau eta balio horiek naturalak direla ondorioztatzen dutenean, errazagoa da gizakiengan ere naturaltzat hartzea. Eta zientzialariak, historikoki eta gaur egun arte, gizarteko segmentu elitista eta boteretsuetakoak direnez neurri handi batean, animalien portaeraren zientzian txertatutako arauak eta balioak dagoeneko boteretsuenekin bat datoz. Nola ihes egin dezake animalien portaeraren zientziak kultura nagusia naturalizatzeko tranpa honetatik?

Hamarkadetako ekarpen feministak, arrazakeriaren aurkakoak, queer-ak, desgaitasunen justiziaren aldekoak eta marxistak baliatuz —biologoenak barne—, Kamathek eta Packerrek animalien portaeraren zientziaren status quo-an dauden uste iraunkorrak desegiten dituzte eta alternatiba ugari eskaintzen dituzte. Animalien portaeraren zientziako eta eboluzio-biologiako oinarrizko kontzeptuak —kategoria sexualetatik eta sexu-hautaketatik hasi eta egokitzapenera, egokitzapenera, determinismo biologikora eta gehiagora— arretaz testuinguruan jartzen dira eta modu kritikoan berraztertzen dira. Animalien portaeraren zientzialari baten eta zientzia feministen ikasketetako aditu baten arteko lankidetza paregabe hau irakurketa irekitzailea eta itxaropentsua da animalien portaeran interesa duen edonorentzat eta zapalkuntza sistemak iraunarazten dituzten ikuspegi zientifikoetatik askatu nahi duen edonorentzat.

Filmak

Cryptozoo

Zuzendaria: Dash Shaw

Gidoilaria: Dash Shaw

Urtea: 2021

Iraupena: 95 minutu

Sinopsia
Kriptozooko langileek Baku bat harrapatzen saiatzen dira, ametsak jaten dituen izaki hibrido mitiko bat; eta piztia hauek erakusgai jarri edo ezkutuan eta ezezagun mantendu behar dituzten galdetzen hasten dira. Bitartean, maitale bikote batek nahi gabe aurkitzen du Cryptozoorako bidea, eta horrek ondorio aurreikusezinak dakartza.

Hurrengo newsletterrera arte!