AIK taldeko kidea eta sortzaileetako bat

  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Greziar filologiako irakasle eta doktorea (UPV/EHU)
  • E-posta helbidea leire.morras@ehu.eus


Leire Morrás Aranoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinako Zientzietan doktorea da. Filologia Klasikoan graduatu zen eta Mundu Klasikoko masterra egin zuen unibertsitate berean. Bere ikerketa arloak greziar filosofiaren historia eta animalien etika dira. 2023an bere tesia defendatu zuen, “La animalidad y el estatus de los animales en el tratado De abstinentia de Porfirio de Tiro”, Ana Iriarte Goñi eta María José García Soler doktoreek zuzendutakoa. Gaur egun, greziar filologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.