Irati Jiménez-Pérez

AIK taldeko kidea eta sortzaileetako bat

Irati Jiménez-Pérez Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da (UPV-EHU) eta Ingeles Literatura eta Kultura Ikasketak eta bere Proiekzioa Gizartean (UNED) masterra egin du. Gaur egun, Literatura Konparatua eta Literatura Ikasketak programan (UPV-EHU) doktorego ikaslea da, Animalien Ikasketa Kritikoetan eta Literatura Konparatuan oinarritutako proiektu batekin. Bere tesiak gizakiak ez diren animalien antropomorfizazioaren bilakaeraren fenomenoa aztertzea du helburu, literaturan eta sormenezko idazkeraren alorreko esperimentazioan, gizakiaz harago egoteko beste modu batzuk irudikatu ditzaketen narrazio forma berriak aurkitzeko helburuarekin. Horrez gain, bere jarduera akademikoa eta zabalkundearekin uztartzen ditu literatura eta sormenezko idazketa tailerren bidez, literatura eta animalia ez-gizakiak, monstruositatea literaturan, zientzia fikzioa eta Ipar Amerikako literatura bezalako gaiak.