Zer da AIK?
Animalia Ikasketa Kritikoak
Ikerketa arlo akademiko bat da
- Teoria kritikoa aplikatzen diete Animalia Ikasketei eta Animalia Etikari
- Helburu nagusia dute gizakion eta gainontzeko animalien arteko harremanen inguruko eztabaida kritikoa zabaltzea, animalia guztion askapena lortze aldera
AIK taldea
Ikasle, ikerlari, doktoregai eta doktore talde bat gara
- Animalia Ikasketa Kritikoen eta Animalia Etikaren alorretan jarduten dugu
- Unibertsitateetan eta akademiaren munduan ibiltzen gara, oro har
- Kolektibo eta eragile antiespezistekin batera egiten dugu lan
- Kongresuak eta ekimenak antolatzen ditugu, eta materiala sortzen dugu: artikuluak, liburuak, foto-erakusketak, sare sozialetarako materiala…
- Euskarari lehentasuna ematen diogu