📚 Literaturari buruzko mahai ingurua BABean

Bilboko Azoka Beganoan izango gara apirilaren 26an, “Nola idazten dugu animaliei buruz? Espezismoa, zapalkuntzak eta erresistentziak literaturan” mahai ingurua eskaintzen.

Bilboko Azoka Beganoan izango gara apirilaren 26an, “Nola idazten dugu animaliei buruz? Espezismoa, zapalkuntzak eta erresistentziak literaturan” mahai ingurua eskaintzen.

Nola idazten dugu animaliei buruz? Euren ikuspuntuak aintzat hartzen al ditugu? Zein eragin ditu antropomorfismoak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diegu Bilboko Azoka Beganoaren 4. edizioan, Karmelan (Santutxu, Fika kalea 44, Bilbo), hilaren 26an, 18:15etik 19:30era.

“Nola idazten dugu animaliei buruz? Espezismoa, zapalkuntzak eta erresistentziak literaturan” izeneko mahai ingurua prestatu dugu, eta literaturan adituak diren Irati Jimenezek (@iratilm) eta Ane Belén Ruiz-Lejarceguik hainbat ikuspuntutatik jorratuko dute gaia, UPF-Centre for Animal Ethics zentroko kidea den Olatz Aranceta-Reboredok gidatuta.

Irati Jiménezek literatura antiespezistari buruz emandako ikastaroa, 2024an, Geu ere animalia kongresuan, EHUn.

Ibilbide dinamiko eta parte hartzailea prestatu dugu literaturaren historian zehar, ipuin tradizionaletatik literatura garaikidera. Horrela aztertuko dugu zelan irudikatu diren literaturan gizakiaz besteko animaliak, euren interesak kontuan hartu diren, idazleen profilek zer islatzen duten, eta abar. Publikoa galderaz josiko dugu, hainbat gai jorratuko dituen mahai inguruan, eta ariketak ere egongo dira, arratsaldea hausnarketa interesgarriak buruan amaitzeko.

Gure hitzaldiaz gain, Animalistak kolektiboak antolatutako Bilboko Azoka Beganoak beste hainbat jarduera bilduko ditu, batzuk aipatzearren, hitzaldi bat, ekologismoaren eta antiespezismoaren arteko loturak jorratuko dituen mahai inguru bat, arte tailer bat, azoka, tattoo flash solidarioa, bertso bazkaria, drag ikuskizun bat eta herri kirol parte hartzaileak, besteak beste. Hitzaldi guztiak zuzenean emango dira Animalistaken Youtube kanalean, streaming bidez, eta bertan grabatuta geratuko dira. Gerturatzea nahiago dutenentzat, baina, azokak goizean goiz irekiko ditu ateak, 10:00etan; eta 21:00etan amaituko da. Doan izango da sarrera, eta izena eman beharreko hitzordu bakarra bertso bazkaria da. Informazio gehiago Animalistaken webgunean (www.animalistak.eus) edo beren Instagram kontuan (@bab_bilbo).

2025eko BABaren kartela, programazio osoarekin. đź“· Animalistak

Antiespezismoa eta akademia edo unibertsitateko ikerketaren mundua interesatzen bazaizkizu, hitzaldiaren ostean Animalia Ikasketa Kritikoak (AIK) taldea ezagutzeko aukera izango duzu.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude