
ANIMALIA
IKASKETA
KRITIKOAK
Animalia Ikasketa Kritikoak (AIK) ikasketa eta ikerketa talde bat da. Gure helburua gizarte, komunikabide, mundu akademiko eta iritzi publikoan ikuspegi ez-antropozentristak lantzea eta zabaltzea da.
Gizakiok gainontzeko animaliekin ditugun harremanak aztertzen ditugu, batez ere, gizakiz besteko animalien zapalkuntza zilegitzen dutenak. Halaber, justizia soziala eta ingurugirokoa aldarrikatzen ditugu.
Funtsean, taldeak hiru faktore uztartzen ditu: ikerketa akademikoa, konpromiso politikoa eta aktibismoa.
2024an UPV/EHUko AIKri buruzko lehen kongresua antolatu genuen: “Geu ere animalia – construyendo un futuro antiespecista”. Kongresu horren arrakastaren ondorioz, hurrengo kongresua antolatzeko lanean ari gara, AIK alorrean lanean jarraitzeko.

Azken albisteak
[Pikara] Antiespezismoaren eta beste borroka batzuen arteko bidegurutzeak

[Pikarako artikulua, Olaia L. Garaialdek AIKren UIK-ko ikastaroko baliabideekin egindako errepotajearekin eta Ziortza Larreategi Gomezen irudiarekin] Palestinaren kontrako genozidioak, krisi klimatikoak, lodifobiak eta kapazitismoak espezismoarekin izan dezaketen harremanaren inguruko zenbait gako ikertzaile eta aktibisten eskutik.
✉️ Newsletter – 2025eko hirugarren lauhilekoa
AIK taldearen Newsletterraren hirugarren zenbaki honetan hainbat berri eta gomendio ekartzen dizkizuegu. Azkenengo hilabeteetan, Animalia Etikari buruzko uda ikastaro bat antolatu izan dugu UIK fundazioarekin, eta dagoeneko, Geu ere Animalia II kongresuaren antolakuntzarekin hasi gara. Newsletter honetan, hainbat argitalpeni, aipatutako kongresuaren call for papersari eta zenbait jardunaldi interesgarriei (eta antiespezistei) buruzko informazioa ekartzen dizuegu. Aurkibidea Geu…
2026ko kongresurako Call for Papers irekita

Geu ere animaliaren 2. edizioa 2026ko apirilaren 20tik 22ra izango da, EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen.
Geu ere animalia: Construyendo un futuro antiespecista
Horixe izan da Animalia Ikasketa Kritikoen UPV/EHUko I. kongresua, 2024ko martxoan antolatutakoa. AIK alorra alderdi askotatik jorratu genuen: literatura, hedabideak eta diskurtsoa, intersekzionalitatea, zuzenbidea, zinema, historia, eta abar.