Mikroipuin antiespezisten lehiaketa

AIK taldeak eta Hordago El Saltok, Hordago bekaren bitartez, ideia antiespezistak zein ez antropozentristak edota utopia ez espezistak oinarri hartzen dituen mikroipuin lehiaketa bat antolatu dugu. Testuak maiatzaren 31ra arte bidali ahalko dira.

Ipuinak bidaltzeko epemuga berria: ekainaren 8a

Desberditasun estruktural eta sozioekonomikoen areagotzearen aurrean eta krisi klimatikoaren ondorioak direla eta, gaur egun pentsamolde berriak proposatzen ari dira, hain zuzen, gizakiak beste izaki guztien gainetik jartzen dituen antropozentrismotik haragokoak. Pentsamolde horien artean, beste animaliekin ditugun harremanen inguruko hausnarketa nabarmentzen da, espezieen arteko berdintasun moralean oinarritutako harremanak sortzeko beharra dela eta. Hori dela eta, Animalia Ikasketa Kritikoak taldeak eta Hordago El Saltok, ideia antiespezistak zein ez antropozentristak edota utopia ez espezistak oinarri hartzen dituen mikroipuin lehiaketa bat antolatu dugu.

Nori zuzendua dago lehiaketa?
Literatura antiespezistan interesa duen edozein pertsonari zuzendua dago lehiaketa. Ez da beharrezkoa ipuin idazketan esperientzia izatea.

Gaia
Lehiaketaren gai nagusia gizakiok gainontzeko animaliekin ditugun harremanak dira. Proposatzen diren mikroipuinak elkarreragin eta sistema hauek hainbat ikuspuntutatik irudikatzeko aukera izango dute: egungo egoera eta sistema zapaltzaileen kritika eginda, animalien ikuspuntua lantzen duten idazkera teknikak, eta abar, betiere, gai orokorrari buruz hausnartzeko xedearekin.

Gai eta ideia gomendioak

  • Abeltzaintzaren industria eta animaliak elikagai gisa erabiltzea
  • Animalien zapalkuntza aisialdirako
  • Animalien esplotazioa modaren industriarako
  • Gizakiaren eta gainontzeko animalien arteko etorkizun sostengarriak
  • Animalien bidezko esperimentazioa
  • Animaliak eta Euskal Herriko tradizioak
  • Animalien sentimenduak, pertzepzioak eta emozioak ikuspegi ez antropozentrikotik
  • Tematika orokorraren barne sartzen den beste edozein gai

Noiz arte bidali ahalko dut mikroipuina?
2025eko maiatzaren 31ra arte.

Informazio guztia jakiteko, deskargatu ezazu oinarrien dokumentua.

Ideia eskasia baduzu, Itsaso Jauregik Berria egunkarirako AIK taldeko bi kideri egindako elkarrizketa irakur dezakezu. Bilboko Azoka Beganoan, literatura animalistari buruzko hitzaldi bat eskaini zuten, eta horri buruzko elkarrizketa egin zien Jauregik.

Berriako elkarrizketaren pantaila irudi bat. 📷 BERRIA